FRANTZIAKO BORDELEKO MONTESQUIEU LIZEOAREKIKO TRUKAKETA
2014-15 IKASTURTEA
FRANTZIAKO BORDELEKO MONTESQUIEU LIZEOAREKIKO TRUKAKETA
Ikasturte honetan Institutoak trukaketa bat antolatzen du Bordeleko lizeo horrekin Frantseseko DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat.
IKASTETXEA: Bordeleko erdiguneko lizeo publikoetako bat da. 1000 ikasle ditu eta hiriko parke nagusiaren ondean dago. Frantziako lizeoetan Batxilergoa ikasten da (gure DBHko 4. mailan hasten da) . Euren webgunea kontsulta dezakezue: http://www.lycee-montesquieu.fr/ (Ikasleen txokoa: http://www.lycee-montesquieu.fr/coin-des-eleves/blog)
DATAK : 7 egun irauten du trukaketak. Bordelera Abenduaren 12tik 18ra joango gara . Gure ikasleak gaztelania ikasten duten hangoen familien etxeetan geldituko dira. Haiek Bilbora Martxoaren 10tik 17ra etorriko dira eta bertako ikasleen etxeetan egongo dira.
EKITALDIAK. Klase orduetan gure ikastetxeko irakasleekin egingo dira. Batzuetan hango irakasle eta ikasleekin batera egin ere. Gureak lizeoko klase batzuetara joan, trukakideekin kirol edo kultur ekintzetan parte hartu eta Bordelen edo inguruan zenbait bisita egingo dituzte. Trukaketa baino lehen, komunikazio iharduerak antolatuko ditugu hango ikasleekin. 2012ko egonaldiaren bideoa ikusteko: http://www.ez-m.blogspot.com.
FAMILIA ETA GAZTEEKIN BIZIKIDETZA Eskola orduen ondoren famili frantsesak, hango irakasleek ezagutzen dituztenak, gure ikasleez arduratuko dira. Horrregatik parte hartzen duten ikasleek harrera familiek ipintzen dizkieten arauak jarraitu behar dituzte.
PREZIOA. Azken urteetan ez dago Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik.hala ere trukaketa proposatzen dugu bidai arrunt bat baino aberatsagoa delako hezkuntzaren aldetik eta merkeena delako. Saiatzen ari gara ikasle guztiak familietan kokatzen. Horrela bada, prezioa azken bileran esandako 165 eurokoa baino txikiagoa izango da. Eskola Kontseiluari eta Ampari diru-laguntzak eskatu zaizkio.
===========================================================================
Estoy interesado en que mi hijo/a participe en el intercambio
con el Lycée Montesquieu de Burdeos
Gure semeak/alabak Bordeleko trukaketan parte hartzea nahi
dugu
Nombre del alumno/a
/Ikaslearen izena…………………………………………………………………………
Nombre del padre / madre/ tutor: / Ama/
aita/ tutorearen izena……………………………………………
Fecha/ data:……………………………..
Firma/ Sinadura
VILLENEUVE
LA GARENNEKO "MICHEL ANGE" LIZEOAREKIKO TRUKAKETA
2013ko Abenduaren 13tik 21era
Ikasturte honetan
instituto horrekin antolatzen dugu Frantseseko DBHko 4. mailako eta
Batxilergoko 1. mailako ikasleentzako trukaketa. Jakin ezazue aurreko urteetan
ere zenbait ikasle topaketa antolatu
ditugula beraiekin. Animatzen zaituztegu zuen seme alabek trukaketa
honetan parte hartzen, hizkuntza
ikasteko pizgailua izateaz gain, arlo pertsonalean beste kultura batekiko
kontaktua aberasgarria delakoan.
IKASTETXEA: Paris
ondoko hiri batetako lizeo publikoko bat da eta orain dela urte gutxi
inauguratua. Frantziako lizeoetan
Batxilergoa ikasten da (gure DBHko 4. mailan hasten da) . Euren webgunea kontsulta
dezakezue: http://www.lyc-michelange-villeneuve.ac-versailles.fr/spip/spip.php
DATAK : Abenduaren 13tik 20ra joango gara
(21ean goizeko 8,00etan helduko gara) , beraz zortzi egun luze . Gure ikasleak
gaztelania ikasten duten hangoen familien etxeetan geldituko dira. Haiek
Bilbora Martxoaren 21etik 28ra etorriko dira (behin behineko data) eta zuen
etxeetan geldituko dira.
EKITALDIAK. Klase orduetan gure ikastetxeko
irakasleekin egingo dituzte. Batzuetan hango irakasle eta ikasleekin batera
egin ere. Gureak lizeoko klase batzuetara joan, trukakideekin kirol edo kultur
ekintzetan parte hartu eta Parisen edo inguruan zenbait bisita egingo dituzte.
Bidaia baino lehen hango ikasleekin komunikatuko dira, "E-twinning"
europear plataformaren barruan.
FAMILIA ETA GAZTEEKIN BIZIKIDETZA
Eskola orduen ondoren, famili frantsesak, hango irakasleek ezagutzen
dituztenak, gure ikasleez arduratuko dira. Horrregatik parte hartzen duten
ikasleek harrera-familiek ipintzen dizkieten arauak jarraitu behar dituzte.
PREZIOA. 21
ikasleentzat 175 euro ingurukoa izango da. Aurten ere ez da egongo Eusko
Jaurlaritzaren diru-laguntzarik. Hori horrela izanik, trukaketa, hezkuntzaren
aldetik bidai arrunt bat baino aberatsagoa izateaz gain, askoz merkeagoa da.
Eskola Kontseiluak edo Gurasoen Elkarteak
(azken honek printzipioz bere bazkideentzat) dirulaguntzak onartzen
baditu , prezio hori , dagokion kopuruan, jaitsiko da. Prezioan honako hau sartzen da:
bidaia (joatea autobusez Hendaiaraino eta trenez Pariseraino. Itzulera
Alsa enpresaren gaueko autobusez Parisetik Bilbora,) , garraio
gastuak Parisen, aseguroa eta bisitak (Louvre eta Orsay museoak, Versailles eta
Eiffel dorrea besteak beste).
IKASLE KOPURUA . Gure bi eraikinetako 4. eta Batxilergoko Frantseseko ikasleek parte hartu
ahal dute. Frantziako ikastetxeak ipitako baldintzengatik, printzipioz 21 ikasle
izango da parte hartzaileen gehieneko kopurua. Beraz zuen eritzia
lehenbaitlehen adieraztera animatzen zaituztegu, beheko eranskina betez
(Urriaren 2a baino lehen). Horren ondoren, beste eskutitz bat bidaliko dizuegu
. Bertan zehaztapenak emateko bilera
batera deitu eta lehen diru sarrera egiteko epea markatuko dugu. (Hiru alditan
sartu ahal izango da dirua hemendik Abendura)
====================================================================================0
2012ko Abendua
Institutoak trukaketa bat antolatzen du Bordeleko lizeo horrekin Frantseseko DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat. Ekintza hau hizkuntza ikasteko pizgailua izateaz gain, arlo pertsonalean beste kultura batekiko kontaktua aberasgarria delakoan.
IKASTETXEA: Bordeleko erdiguneko lizeo publikoetako bat da. 1000 ikasle ditu eta hiriko parke nagusiaren ondean dago. Frantziako lizeoetan Batxilergoa ikasten da (gure DBHko 4. mailan hasten da) . Euren webgunea kontsulta dezakezue: http://www.lycee-montesquieu.fr/ (Ikasleen txokoa: http://www.lycee-montesquieu.fr/coin-des-eleves/blog)
DATAK :
Gure ikasleak Bordelen : 2012koAbenduaren 5etik 11ra .
Frantsesak Bilbon : 2013ko Apirilaren 17tik 23ra.
EKITALDIAK. Klase orduetan gure ikastetxeko irakasleekin egingo dira. Batzuetan hango irakasle eta ikasleekin batera egin ere. Gureak lizeoko klase batzuetara joan, trukakideekin kirol edo kultur ekintzetan parte hartu eta Bordelen edo inguruan zenbait bisita egingo dituzte. Trukaketa baino lehen, komunikazio iharduerak antolatuko ditugu hango ikasleekin.
FAMILIA ETA GAZTEEKIN BIZIKIDETZA Eskola orduen ondoren famili frantsesak, hango irakasleek ezagutzen dituztenak, gure ikasleez arduratzen dira. Horrregatik parte hartzen duten ikasleek harrera familiek ipintzen dizkieten arauak jarraitu behar dituzte.
PREZIOA. Aurten ez da egongo Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik.hala ere trukaketa proposatzen dugu bidai arrunt bat baino aberatsagoa delako hezkuntzaren aldetik eta merkeena delako. 22 ikasleentzat prezioa 115 bat eurokoa izango da. Gutxituko da gehiagok parte harzten badute. Eskola Kontseiluak aztertuko du ia posible den institutoaren diru-klaguntzaren bat ematea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario